 |
Auzo
honen jatorrian da, duda-izpirik gabe, Espainiako Gerra
Zibilaren ondoko miseria. Garai hura gogorra izan zen,
zinez, baina herrietako jendeak sufritu zituen gabezia
handienak.
Gauzak horrela, jende asko etorri zen hiriguneetara, eta
ondorioz, etxe falta izan zen. |
|
Orduan, Etxebizitza Ministerioa zenak neurri bereziak
hartu behar izan zituen eta etxe eskariei erantzuteko
eta, bide batez, problematika bati erantzuteko eraikuntza-patronatoak
bultzatu zituen. |
Patronatua
Francisco Franco Patronatoak plan horietako bat sustatu zuen,
Madalena auzo zaharretik hurbil, iparralderago. Kaskailuz
betetako lurrak ziren, lur azpiko korronte askokoak, gehien
bat labore eta garbantzu-soroak. Garai hartan proiektua beste
zenbat tokitan jartzeko aukerak ere aztertu ziren, Cruz
Negra zeritzan parajea konparaziora, Sario aldean, edo
gaur egun hirugarren zabalgunea dena (Donibane eta Iturrama).
Orduan Gobernadore Zibilak Txantrean egitea proposatu zuen,
ibaiaz bestaldeko lurretan. Toponimo hark, behinola katedraleko
Chantrearen ondasunak izan zirenekoa, duela gutxi arte bertako
hizkuntza euskara zelako testigantza ematen digu. Berez frantsesezko
jatorria duen hitz horrek ea ia bukaera hartu
zuen, euskararen artikuluari dagokiona seguruena.
 |
Francisco Franco Patronatoa eratutakoan zenbait erabaki
hartu ziren. Lurrak Udalak jarriko zituen, dohainik. Udalak,
beraz, Cándido Urrizola jaunari erosi zizkion,
10.000 pezetan erregua, guztira 636.100 pezeta. Halaxe
esaten digu Udalak 1949ko irailaren 26an egindako osoko
bilkurako aktak. |
Bestetik, Diputazioak eraikuntzarako behar zen zura eman
zuen, Urbasa menditik ekarria. Harria, berriz, Ezkaba
mendiko harrobietatik atera zen. Materiala eta altzariak
patronatoak jarri zituen, guztira 44.000 pezeta inguru
familiako. |
Eta biztanle izanen zirenek konpromisoa hartu behar zuten
larunbat eta igandeetan lan egiteko, baita astegunetan lau
orduz lan egiteko ere, betiere bakoitzaren lanaz gain. Berehala
lan-taldeak antolatu ziren Txantreako lehenbiziko fasea izanen
zena eraikitzeko. Bigarren fasea eta bosgarrenaren parte handiena
ere horrela egin ziren, jabe beharrek eginak.
igo
Lehenbiziko harria
|
Igande
batez, martxoaren 10a zen, hasi ziren lanean lehenbiziko
taldeak, neurriak hartzen, lurrak zelaitzen... eta martxoaren
19an, agintari asko bertan zirela, jarri zen lehenbiziko
harria, gaur egun Federico Mayo kalea deneko lehenbiziko
zenbakian (Federico Mayo Etxebizitzako zuzendari nagusia
zen).
Sumatu
zuten, nonbait, Txantreak nolako inportantzia izanen zuen
handik urte batzuetarako Iruñearen historian, artzapezpiku
jaunak lurrak bedeinkatzearekin batera solas hauek egin
baitzituen: Gaur Txantrea auzoa izanen denaren lehenbiziko
harria jartzen ari gara. Txantrea Iruñeko hiriko
auzoa izanen da, baina ailegatuko da eguna asko hazi eta
gero Iruñea Txantreako auzoa izatera pasako dena. |
|
Ondoren aktak irakurri ziren eta metalezko kutxa txiki batean
eguneko egunkariak, santu batzuen erlikiak, txanpon batzuk
eta beste zenbait gauza sartu ziren... Horretarako egindako
zuloan sarturik, agintariek lehenbiziko porlan-paletakadak
bota zituzten eraikuntzaren sinbolo zen harriaren gainean.
Egunkariek diotenez ekitaldiaren bukaeran bertan zirenei ardo
espainiar bat zerbitzatu zitzaien, eta hamaiketako eder eta
gozoak, baina hartaz oroitzen direnek, berriz, txistorra besterik
ez zela diote. Bestelako garaiak ziren.
igo
Bere burua eraiki duen auzoa
Auzoko bizitzan, hasieran behinik behin, eragin handia izan
zuen berezitasunetako bat auzolana izan zen, hau da, bizilagunek
berek beren etxeak egin behar izatea, 15-20 laguneko taldetan
banaturik. Lan-talde horietan langile adituak behar ziren
(igeltseroak, aparejadoreak...) obrek aurrera egin zezaten.
Patronatoak zenbait gauza ematen zituen: etxebizitzen proiektua,
gainbegiratze-lan teknikoa eta materiala. Jendeak, berriz,
esku-lana eta behar ziren erremintak jartzen zituen.
Etxebizitza-talde bakoitza behin eginik, etxeak langileen
artean zotz egiten ziren. Lan baldintzak gogorrak ziren. Igeltseroez
beste guztiek beren lan-jardunaz gain beren etxea egiteko
lana egin behar zuten. Ordu asko ziren, asteburu eta guzti.
Kontuan hartzekoa da Txantreako bizilagun izanen zirenak ez
zirela Txantrean bizi eta villavesarik ere ez zegoela. Beraz,
oinez etorri behar izaten zuten, edo suerte eta diru pixka
bat zutenak bizikletaz. 200 pezeta inguru balio zuen bizikleta
batek, eta hori asko zen gehientsuentzat. Langile bati bizikleta
lapurtu omen zioten, eta etxeari uko egin behar izan zion,
ez zuelako denborarik bizi zen tokitik oinez etortzeko.
igo
Argirik gabe egiten zuten lan
Jende haien bizi-baldintza latzez gain, etxegintzako orduko
lan gogorrak aipatu behar dira. Estolderiarako, esaterako,
ia zazpi metro sakoneko lubakiak egin behar ziren, eta ez
dezala pentsa inork oraingo makinak zeudenik. Bestetik, etxeak
egiteko epea ahalik gehiena laburtzeagatik, maiz gauaz ere
egiten zuten lan, argi gutxirekin, eta gero muruak oker azaltzen
ziren. Bota eta berriz hasi behar! Argiarekiko ordutegia zabaltzeagatik
batzuetan kontadoreak bortxatzen zituzten. Igandeetan goizeko
6etan jaisten omen ziren eta, jakina, artzapezpikuak
bula emana zien egun horietan lan egiteko. Josefinetan meza
bat zuten goizeko 5etan, igandeko betebeharrarekin konplitu
ahal izan zezaten.
Irri eta burlak, neke eta zailtasun... (etxeak akaatzen
dituzuenen eztira zuentzat izanen...) langile horien
izerdiari eskerrak, 1952. urtea iritsi eta etxeak zozketatu
ziren.Pasatuak ziren sufrimenduak, beste norbaiti ordaindu
beharra gaixotzen zen langilearen ordezko izateko, eta taldeen
laguntza bilatu beharra soldadu joan behar zuenaren etxea
eraiki ahal izateko
Gizon horiek, beren etxeak eraikitzeko premia eta adorea izan
baitzuten, oharkabean, auzoko lehenbiziko auzolana egina zuten.
Berrehun etxebizitza, harriz harri eginak, gaur egun María
Ana Sanz eskola dagoen tokiko errekastotik ura garraiatzen,
erremintetan ere gabezia handiak zituztela. Ez ditzagun ahantz
emakumeak, etxeak egin bitartean familiak aurrera ateratzen
baitzituzten, etxetik kanpora lan egitea ongi ikusia ez zegoen
garaian.
igo
Bigarren fasetan
Gaur eguneko Txantrea izanen zenaren ernamuina zenbait fasetan
eraiki zen. Lehenbizikoa San Kristobal etorbidetik Lucio Arrieta
kalera bitartekoa da. Auzoko lehenbiziko eskolak ere eraiki
ziren: Ama Salestarren Lanbide Eskolak, nahiz eta lehenago
ere Madalenako eskolatako erabili ziren geroago Belén
Haurtzaindegia izanen zena. Haurtzaindegi gisa Felix Plaza
ondoko egoitza erabili zen, Santa Teresa izena hartu zuena.
Garai hartakoa da El Hogar del Productor·
deitutakoa ere, langileen beharrak asetzeko. Felix ostatua
gizon askoren biltoki bihurtu zen. Horrekin batera, futbolari
loturik, Unión Deportiva Hogar Chantrea sortu zen (hasieran
150 bazkide ziren). Bilerak El Hogar del Productoreko
egoitzan egiten ziren.
Bigarren fasea, aurrekoaren moduan egin zena, 1960. urteko
urrian amaitu zen. Garai honetan San Jose parrokia eraiki
zuten, 1953. urteko irailaren 29an inauguratu zutena. Hasiera
batean, eliza hau ikastetxe baten kapera partikularra izan
behar bazen ere, azkenean auzo osora zabaldu zuten. Antzeko
zerbait gertatu zen eskoletako kontsultategiarekin, anbulatorioa
eraiki arte auzoaren zerbitzu medikuaz arduratu zena. Haurrentzako
Beorlegi kaleko plazatxoan zegoen lokal bat erabiltzen zuten,
gaur egun udalaren Auzo Unitatearen egoitza dena.
Lehendabiziko ospakizun herritarrak auzokideei giltzak ematearekin
batera gertatu ziren. Nahiz eta agintari batzuk agertzen ziren,
Gobernadorea edo garaiko alkatea kasu, bizilagunak ziren ospakizun
hauen protagonista nagusiak, eta hauetan txistuak, gaitak
eta dantzak uztartzen zituzten. Gisa honetako lehenengo ekitaldiak
Ama Salestarren aretoan egiten ziren. Rastro plazako etxeen
txanda ailegatu zenean, aurrekoa gainditu eta plazan bertan
eszenatoki bat jarri zuten, fami-lia berriei ongi etorri beroa
eginez. Aldi berean, parrokiaren magaletik garrantzi handia
hartuko zuen gure auzoko lehen talde soziala sortu zen: San
Jose abesbatza. 1955. urteko apirilaren 24an lehenengo kontzertua
eman zuten, bere sortzailearen zuzendaritzapean, Manuel Elvira,
ordutik abesbatzak izan duen zuzendari bakarra.
igo
Armonia Peña
Antza denez, jende gaztearen kezkek ez zuten biderik egokiena
aurkitu Felixen plazan eman zitzaien lokalean (Frente de Juventudes).
Hau dela eta, 1956. urteko Sanferminetan, Peña Alegria
Txantreana sortu zuten. Beharrezkoa zen gobernu-baimena jaso
ahal izateko, peña honek izena aldatu behar izan zuen,
Alegria Armoniagatik aldatuz, honen aurretik sortutako Alegria
de Iruña peñaren izen bera ez izateagatik. Izen
berria aukeratzeko orduan oso kontuan izan zuten armarriaren
inizialak dagoeneko grabatuta zeudela.
Azaroaren 29an, San Saturnino egunean, lehenengo zuzendaritza
batzordea eratu zuten. Ordurako 100 bazkide zituen, guztiak
gizonezkoak, arestian aipatu den emakumezkoaren bazterketa
dela-eta, 70. hamarkada arte luzatuko zen egoera. Hileroko
kuota 15 pezetakoa zen eta lehenengo zereginetako bat Sanferminetarako
abonoak lortzea izan zen. Turrillas maisuak egin zuen himnoa
eta honetarako peñako tronpetajolearen laguntza izan
zuen.
Armonia Txantreanak auzoko arlo sozialaren suspertzean oso
paper garrantzi-tsua jokatu zuen. Hurrengo urteetan mendi
taldea, txistulari taldeak, Boscos txapelketarako futbol taldea,
rondalla bat, karitaterako atal bat, dantza taldeak, dantzaldiak
Felixen patioan eta zine jaialdiak antolatuko zituzten. Azken
ekimen honek, ordurako eraikita zegoen Txantrea zinematokian
egiten zuten.
igo
Auzoa hariz doa
1958. urtean, Urmeneta jauna alkatea zela, Rastro plazan Iruñeko
Kutxaren lehenengo bulegoetako bat inauguratu zuten, gelaxka
ziztrin batean zegoena. Oso gertaera nabarmena izan zen auzorako
eta bertaraino hurbildutako hiriko begiluze asko antolatu
zen festa politarekin harrituta gelditu ziren. Kasualitatez,
hau guztia auzokideen lehenengo aurrezkiak izaten hatearekin
bat gertatu zen.
Hamarkada honetan ere Federico Mayo (gaurko Arturo Kanpion)
eta San Benito ikastetxeak eraiki zituzten. Azken honetan
ìMovimientoîaren emakumezkoen atala egongo zen
eta bertako ikasleek, besteak beste, kantu gregorianoa ikasiko
zuten. Federiko Mayo eskolen ondoan 1959. urtean liburutegi
bat jarri zuten, gaur egun Atarrabia etorbidean dagoena.
Bizitza soziala peña, igerilekua, ikastetxeak, San
Jose parrokia eta zinematokiaren inguruan egituratzen zen.
Auzoko gune zaharreko biztanleria gehienbat Iruñerritik
etorritako jendeak osatuko zuen, baita mendialdetik eta erriberatik
etorritako mul-tzo bat ere. Haien lehenengo lanak, besteak
beste, udal zerbitzu eta Construcciones San Martin eta Barcos
bezalako entrepresetan izan ziren. 60. hamarkadan industria
alorrak garapen handia ezagutu zuen eta honen ondorioz Estatu
espainiarrako zonalde deprimituetatik migrazio-fenomeno berria
izan zen. Hau dela eta, Iruñean etxebizitzen eskari
handia gertatu zen berriro ere.
1959. eta 1960. urteen bitartean, Lan Ministeritzak Virgen
del Camino Lanbide Eskola eraiki zuen, 1963. urtean Maria
Ana Sanz eskoletako lehen fasea amaitu zuten, 1965.ean Jesuitinas
ikastetxea amaitu zuten eta 1964.ean Opus Deik Irabia ikastetxea
sortu zuen. Urte horietan Maria Ana Sanz ikastetxeak hartuko
zituen auzoko haur gehienak eta gainpopulazio handia ezagutuko
zuen, mila ikasle inguru izateraino.
igo
Orvinak
Gune zaharra amaituta, eta hazkunde demografikoari erantzuteko,
hurrengo urteetan zabalgune berriak egin zituzten, Gares plazako
etxeetatik hasita. Beranduago etorriko ziren San Cristobal
eta Elo kaleen artekoak, Orbinen eta Santa Teresa Kooperatibako
lanak hasi ziren. Honela, auzoak gaur egun duen itxura hartzen
hasi zen.
Etengabeko hazkunde honek San Jose parrokiaren zatiketa ekarri
zuen, Santiago parrokia berria sortuko zen Irubideko zelaien
ondoan kokatuko zena. Elizak erabakia 1963. urtean hartu zuen,
baina 1969. urte arte ez zen eraikina egin. Arkitektoa Javier
Guibert izan zen eta eliza honek 20 miloi pezetako kostua
izan zuen.
 |
Bere garaian, orduko estiloekin bat zetorrela esan zuen
prentsak eta aditu askoren bisita jaso zuen, honen orijinaltasuna
erakarrita.Parrokia honek hainbat ekimen jarri zituen
martxan eta honela Santiago abesbatza sortu zen, 1977.
urteko San Fermin prozesioan bere lehenego emanladi
jendetsua egingo zuena, Jota ofrenda a San Fermin
famatuarekin.
|
1968. urterako Lehenengo Orvina amaitu zuten. Ezkaba plazak,
eraikin hauen artean sortuta, auzoaren bizitza sozialean garrantzi
handia hartuko du. Era berean, parrokia berri baten beharra
ikusi zen eta 1970. urteko otsailaren 20an kanonikoki sortu
zen, artzapezpikuaren dekretu baten bitartez, San Cristobal
parrokia berria. Hala ere, ekainaren 15ean hasiko zen martxan
lehenengo apaiz-taldearen iristearekin batera, Eloy Fernandez
parrokoarekin.
San Cristobal parrokiak auzoaren sustapen kulturala eta langileen
borroken aldeko konpromisoa izango ditu ezaugarritzat. Parrokiaren
lehen eraikina Ama Kanosianestarretan egon zen. Hauek, 60.
hamarkadatik Aznarez kalean zegoen orden erlijioso baten kideak
ziren eta 1965. urtean helburu bikoitza zuen eraikin bat egin
zuten: gormutuak zaindu eta formakuntza gune bezala erabiltzeko.
Bokazio falta zela eta, formakuntzarako aurreikusitako atala
parrokiarako bideratu zuten eta mojek lehen eta bigarren hezkuntzaren
ardura hartu zuten. Aldegin behar zutela ikustean, irakaskuntzari
utzi eta gelak Udalaren eskutan utzi zituzten. Honen ondotik,
eraikina Nafarroako Gobernuari saldu zioten, pertsona gormutuentzako
zerbitzua bere horretan mantentzearen baldintzaz. Gaur egun,
eraikin horretan Eunate euskal institutoa dago eta 1992. urteko
ekainean San Cristobal parrokiako eraikin berria inauguratu
zuten.
1970. urtean bi nezkazarien etxea eta San Antonio apezetxea
zegoen lekuan Bigarren Orbina eraikitzen hasi ziren. Dorreak
Atarrabia etorbide, Ubidearen eta San Cristobal bideen artean
kokatu zituzten. Ordurako, dagoeneko 1.200 familia erosiak
zituzten eraikitzen ari ziren etxe horiek. Landabengo NADECO
entrepresak aurrefabrikatutako panelekin egindako etxeak ziren.
Hilabete horietan kamioen joan-etorri handia zegoen Martzelo
Zelaieta eta Atarrabia etorbidetik eta lanak egiteko moduak
zein eraikin hauen estilo berriak ikusmin handia sortu zuten.
Lehenengo giltzak 1970. urteko irailean eman zituzten. Hortik
aurrera, 1972. urteko amaiera arte, etxebizitza guztiak emango
zituzten.
Parrokia 1970. urteko maiatzerako dagoeneko eraikita bazegoen
ere, 1973. urteko martxoan inauguratuko zuten Tomas Arrarasek
egindako eliza. Ordurarte elizkizunak Esclavas elizan egiten
zituzten.
Orduan eskolarik ez zegoenez, parrokiak behar honi egin zion
aurre, bi urtez bere aretoetan 150 ikasle hartuz. 77-78 ikasturtean
Orbinako eskolak jarri zituzten martxan, gaur egungo Garcia
Galdeano ikastetxea dena. Urteen poderioz, bizilagunek hainbat
azpiegitura lortuko zituzten: Ezkaba kiroldegia, Munduko Parkea
eta San Cristobal etorbidearen berritzea, esate baterako.
Bestetik, Iparraldeko Ronda egin zenean auzoak Ezkaba mendiarekin
historikoki izandako lotura moztuta gelditu zen.
Bizilagunen protesten ondotik, errepide honen gainetik oinezkoentzako
pasabide batzuk egin zituzten.
Auzoak batxiler ikastetxe bat behar zuenez, 1972. urtean Padre
Moret institutoa egin zuten, Irubide izenarekin ezagutzen
dena, bertan kokatuta egoteagatik. Urte berean Hirugarren
Orbinaren eraikitze lanak hasiko ziren, 1974. urtean amaituko
zituztenak, bigarrenaren etxebizitzekin antz handia duena.
igo
Transizioa
Auzoak 60. hamarkadatik aurrera ezagutuko duen handitze honetan
batez ere jende gaztea izango da protagonista, bereziki bikoteak.
Gehienak nafarrak ziren, baina Andaluziatik, batez ere Jaendik,
etorritakoak ere izan ziren, eraikuntza lanetan arituko zirenak,
Aragoikoak industriarako edota asturiarrak Potasaseko meatzategietarako
bezala.
Hasierako urteetan Txantreak jaiotze-tasa handia izan bazuen
ere, beranduago hauek egonkortuko dira. 1970. urtean 19,9ko
tasa izango du auzoak, hiriaren bataz bestekoa baino txikiagoa.
1981. urtetik aurrera zahartze prozesua gero eta handiagoa
izango da.
1974.
urtean Udalak Alemanetako plana onartu zuen, bertan 1.170
altuera gutxiko etxebixitzak eraikitzeko, zortzi solairuekin.
Bizilagunek aurre egin zioten asmo honi ez zuelako ingurunearekiko
errespetua kontuan hartzen ezta azpiegituara soziala ere.
Besteak beste, erakusketa bat, asanbladak, sinaduren bilketa
eta aldarrikapen jaiak antolatu zituzten. Planak hainbat aldaketa
izan zituen 1994. abenduan eman zen azken onarpenaren aurretik.
igo
Auzo konfliktiboa
Besteak beste, esperientzia honek, Atarrabia etorbidea asfaltzaren
aldeko bo-rrokek, gau eskolaren eta Auzotegiaren sorrerek
mobilizazio eta antolakuntzarako joera berezia iragarri zuten.
70. hamarkadatik aurrera hau izango da auzoaren garapena bultzatuko
zuen gizarte antolaketaren indarra.
Frankismoaren kontrako borrokaren garaian, diktadoera hil
berria zela, egoera soziopolitikoa nahiko nahasiarekin eta
langile mugimendua gorantz ari zela, herri borrokek bultzada
berria hartu zuten eta aldarrikapenek bizilagunen eskariak,
lan arazoak eta aldarrikapen politikoak zituzten ardatz. Garai
horietan berebiziko garrantzia izan zuten auzo elkarteek.
Auzo elkarteek auzo batzordeak izan zituzten aurrekari, 70.
hamarkadan sortu zirenak eta klandestinitatean lan egiten
zutenak. Hauek alderdi desberdinetako eta ezkerreko elkarteetako
jendeak osatzen zituzten, HOAC, PTE, Mugimendu Komunista eta
ORT bezalakoak eta hauen zeregina orduko lan eta gizarte arazoen
inguruan izaten zen. 1975. urtean Txantreako auzo elkartea
sortu zen, baina traba ugari gainditu behar izan zituen bere
legeztapena lortzeko.
igo
Auzolanean
Auzo elkarteak auzo guztietatik zabaldu ziren eta haien arteko
elkarlanari ekin zioten. Elkarte garrantzitsuak ziren, pisu
handikoak eta Txantrean 50 kide inguru aritzen ziren batzorde
desderdinetan lanean: kultura, hirigintza, errepresioaren
kontrako lana... Auzoetan eman ziren borroken akuilua izan
ziren eta hauen presidenteak oso pertsonaia estimatuak izaten
ziren. Txantrean Vicente Rey edo Cecilio Goñi bezalakoak
izan ziren presidente.
Urte batzuk beranduago, 80. hamarkadako erdilaldean, Ezkaba
Auzo Elkartea sortu zen, baina hau baino lehenago Garcia Galdeanoko
guraso elkartea Orbinako suspertzearen alde lanean ari zen.
Auzo elkarte hau bideo-komunita-rioaren proiektua babesteko
sortu zen eta orduz gero asko izan dira elkarte honek bideratu
dituen ekimenak.
| 80.
hamarkada gogorra izan zen, pil-pilean zegoen gatazka
politikoak baldintzatuta eta orduan hasi zen Txantrea
auzo gatazkatatsu bezala ezagutua iza-ten.
Poliziarekin liskarrak eta barrikadak ugariak ziren eta
atxilotu eta espetxe-ratukoen zerrenda amaigabea egin
zen. |
|
| Urte
luzez, arrazoi politikoengatik preso eta errefuxiatu gehien
izan dituen Euskal Herriko auzoa Txantrea izan zen. |
Hamarkada
horretan ere auzoko ekimen kulturalak ugaldu ziren, Jai Batzordearen
sorrerak lagunduta. Euskarak ere bultzada handia ezagutu zuen
ikastola eta euskaltegiaren sorrerakin. Orohar, herri mugimendu
osoa indartu egin zen.
Azkenik, 90. hamarkadan, auzoak Alemaneseko zonaldean eraikitzea
ezagutu zuen eta desiratutako Osasun Etxea lortu egin zen.
Dena den, Hiri Antolamendurako Plan Orokorra izan da hamarkada
honetako protagonista, Irubideko errepidearen
proiektu eta Ezkaba eta auzoko hegoaldeko zonaldean 1.000
etxebizitza berrien eraikitzearekin.
|